Gonbidapen hau zuri eskeintzen dizugu, zuk ere, guk bezala, paper berri eta huts horretan zure egitasmoak, nahiak eta ametsak idatzi, marraztu eta koloreztatu ahal izateko. Zorionak!
2012/12/22
2012/07/24
OPORRALDIA MEDITERRANEOAN
Aurtengo oporrak Ibizan eman ditugu, hain zuzen,
Sol S'Argamassa hotelean. Kostaldean zegoen, Santa Eulalia herriaren ondoan.
Ezaugarririk aipagarriena Mini Kluba izan zen. Oso ongi antolatuta zegoen.
Goizero, arratsaldero eta gauero ekintzez beterik. Saioari eta Mikeli aunitz gustatzen zitzaien joatea.
Kultur, aisialdi eta kirol ekintza politak zituzten eta
lagunak egiteko oso aproposa zen.
Saioaren eguneroko galdera: noiz joanen gara Hoteleko Mini Klubera?
Norberaren trebetasunak erakusteko leihoa ere bazen.
Egun batzuetan beste kala edo hondartza txiki batzuetara joan ginen.
Ibizak toki politak ditu ezagutzeko, batik bat kostaldean.
Eta atsedena hartzeko.
Hondartza txiki batean Andrea Pirlo futbolari italiar ospetsuarekin topo egin genuen.
Eta honelakoxea izan zen gure aurtego oporraldia: goizean korrika egin, gero gosaldu, igerilekua, lasaitasuna,
Hurrengo arte. Aio.
2012/01/22
SEGUNDU BATEN EDERTASUNA
Lore bat, gol bat, laztan bat, farre bat, begirada bat, hegaldi bat, muxu bat... Zenbat gauza ikusi, dastatu edo egin dezakegun segundu batean. Zapaldu hemen eta gozatu bizitzaz: 60 segundu minutu batean lurrean eta 60 segundu minutu batean uretan.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)