Sol S'Argamassa hotelean. Kostaldean zegoen, Santa Eulalia herriaren ondoan.
Ezaugarririk aipagarriena Mini Kluba izan zen. Oso ongi antolatuta zegoen.
Goizero, arratsaldero eta gauero ekintzez beterik. Saioari eta Mikeli aunitz gustatzen zitzaien joatea.
Kultur, aisialdi eta kirol ekintza politak zituzten eta
lagunak egiteko oso aproposa zen.
Saioaren eguneroko galdera: noiz joanen gara Hoteleko Mini Klubera?
Norberaren trebetasunak erakusteko leihoa ere bazen.
Egun batzuetan beste kala edo hondartza txiki batzuetara joan ginen.
Ibizak toki politak ditu ezagutzeko, batik bat kostaldean.
Eta atsedena hartzeko.
Hondartza txiki batean Andrea Pirlo futbolari italiar ospetsuarekin topo egin genuen.
Eta honelakoxea izan zen gure aurtego oporraldia: goizean korrika egin, gero gosaldu, igerilekua, lasaitasuna,
Hurrengo arte. Aio.
No hay comentarios:
Publicar un comentario