2013/01/20

EZBAKA TXAPELDUN

Ba al dago modu hoberik urteari hasiera emateko? Hau poza Antsoain aldean! 
Urtero legez, Osasunak gabonetan antolatu zuen Eskolarteko Txapelketa Antsoaingo Ezkaba eskolak irabazi du. Hau dela-eta, Ezkaba futbol taldea osatzen zuten jokalariak eta entrenatzaileak atera ziren "El Sadar" futbol zelaira irabazitako koparekin.

Bi entrenatzaileek eta jokalariek Osasuna eta Real Madrid partida ikustera hurbildu ziren zaleei kopa eskeini zieten. 
Zorionak 2012/13 denboraldiko Ezkaka Taldea osatu duten lagunei eta, batik bat, Mikel Villanueva Saharrea semeari egindako lan borobilarengatik!

No hay comentarios:

Publicar un comentario