2010/01/12

ELURRA GAUEZ IRITSI ZENEAN

Kaixo. Ongi etorri ene txokora. Gaur asteartea da eta Irati Goikoetxeak lanean blogari buruz eman digun ikastaroaren edukiekin eta aldez aurretik nekienarekin ene aldizkari digitala sortu behar izan dut. LAIATU izena eman diot. Zergatik? Izena pertsonala da eta momentuz esanahia gordeko dut. Beste egun batean ziur beta aurkituko dugula honi buruz mintzatzeko. Orain ea zukua ateratzen diogun blog honi. Mila esker nirekin bidaiatu nahi izan duzun guztioi.

Nire lehenengo artikulutxoan asteburuan eroritako elurrari buruz idatziko dut. Izan ere, ostiralean Avatar 3D film ikusgarria ikusi ondoren, berandu etxeratu ginen. Giro hotza baino lehorra zen orduan. Hurrengo goizean ordea, esnatu, pertsiana altxatu eta, hura ustekabea; kaleak, kotxeak, berdeguneak,... dena zuri-zuri eginda agertu zitzaidan. Elurra ustekabean azaldu zen nahiz eta iragarrita zegoen.

Gosaldu ondoren, lera edo trineoa hartu, lagunekin gelditu eta jolastera joan ginen. Haurrekin, eta haurrak bezala aritu ginen.


Gehienak animatu ginen trineoekin botatzera. Tira, gehienak bai, baino ez denak. Beatriz eta Yoli, etxetik hain poxpolin atera zirenez gero, ez zituzten beren elurretarako soineko dotoreak zikindu nahi izan eta hortxe egon ziren, begira eta begira.

Arratsaldez Ezkaba mendira joan ginen eta nola ez, Mikel, beti bezala, prest zegoen argazkian atera zedin. Horretan bere aitatxi bezalakoa da. Argazkiaren atzekaldean Antsoain zaharra herria ikus daiteke. Hagitz polita zegoen.

Gero familiari oroitgarria litzatekeen beste argazkitxo bat atera eta azkenik,



kolunpiora iritsi ginen. Gure helmugara. Hor txandak errepetatuz hiru txikiak ederki kolunpiatu ziren. Gaurkoz eta estreinekoz nahiko izan da. Berriz ere ongi etorriak eta hurrengo arte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario