Duela urte eta erdi Antsoainen Triatloi Talde bat sortu nahi genuela pentsatzen hasi ginen. Haurrek igeriketan, txirrindulan eta korrikan ibiltzea gustukoa zuten. Eta guk, helduok? Ere bai, jakina. Ba, tira, aurrera!
Zein da oraingo Taldearen egoera? Egun 100 bazkide baino gehiago ditu. Ikasturte honetan 30 ume baino gehiagok ikastaro bat egin dute hiru taldeetan banaturik. Aurtengo azaroan Nafarroako Triatloi Federakundeak urtero antolatzen duen Gala gure herrian egin nahi du Triatlón Antsoain taldearen ardurapean. Beraz, aurrera goazela argi dago.
Eta zeintzuk izanen dira hurrengo erronkak? Zer nolako taldea nahi dugu eratu?
Badugu denbora pentsatzeko eta patxadaz hausnarketa egiteko. Urrian elkartuko da zuzendaritza Taldea eta ordurako plan estrategiko bat lantzen hasiko gara.
Bitartean, zer? Orain gozatzea dagokigu. Izan ere, igande honetan Aiegin (Lizarraldea) denboraldiaren lehenengo triatloia ospatuko da eta, nola ez, Miguel Angel Lariosek zioen bezala, uholde berdea bertan izanen da, bai lasterketetan, baita lagunen arteko ondorengo bazkarian ere.

Interneten harakatzen hasi eta, hara non, zuzendari jaunaren blogean amaitu dudan. Kirola egitean ere jartzen duzu intelektual aurpegia! Nola azaldu zer den parabola? Problema hau... horrela egiten da? Helmugara iritsiko al naiz? Harnasestuka nago...
ResponderEliminarAgian matematika klaseren batean proposatu beharko zeniguke problemarik: Lehenengoa iritsi naiz helmugara, bigarrena baino 12 segundu lehenago. Bigarrenak 10.65 km/h-ko bataz besteko abiadura izan du. Nor ausartzen da nirekin lasterketa batera?
Nik behintzat, nahiago institutuko lehia eta elkarlanean jarraitu. Agian liuteratur lehiaketaren batean...
Zorionak! Blog polita. Ikasleei beldur txikiagoa emango zenieke gainera hau irakurri eta gero. Ongi pasa uda!!
Esker mila sorgina. Zure iritziak eta komentarioak kontuan hartuko ditut. Laster arte.
ResponderEliminar