2014/01/01

URTEA AKITZEKO MODU ONEAN

Urtearen ondar egunean Doneztebeko San Silvestren korrika egin genuen.
Eguraldi epela, 12 ºC, eta giro herrikoia eta aparta, ohi bezala Malerrekako herriburuan.
Saioak, beste neska eta mutilekin batera, bertako karrika bati itzuli bat ematen burutu zuen korrikaldia.
Pozik oparitxoak jasotzen.

Gero gaztetxoak eta helduak. Denok batera, bakoitzak bere helburuarekin.
Batzuek beren indarrak neurtzeko eta gehienak, gu barne, gustura gelditzeko.

Gure kasuan, bikoteka egin genuen.
Jon Iratxerekin. Lasai, primeran.

Mikel Beñatekin. Nor baino nor baina elkarri lagunduz. Mikelek, tripako minez, ez zuen gozatu.

Ondoren argazkiak, lagunen arteko konfidentziak partekatu eta podiumak.
Lehenengo emakumeen podiuma.
Eta gero gizonezkoena.
Guk, podiumik ez, baina plenoa bai.
Argazkiak: Bixente Guelbenzu.

Hauxe izan da aurtengo azken lasterketa. Datorren urtean gehiago.
Korrika egin, hegan egin, amets egin!
Amets berri on! Urte berri on!

1 comentario: