2013/07/26

ASKE BENASQUEN

Aspalditik ez nintzen hain libre sentitzen, hain loturik mendiarekin, naturarekin, ama lurrarekin.
Sei egun, sei esperientzia, sei lotgune.
Honatx, egunez-egun, egindako sei ibilbideak.

1.) Uztailaren 19an, ostirala: Camping Aneto (1.175 m) - Ibonet de Batisielles (1.875 m) - Ibón Grande de Batisielles (2.216 m) - Estós Aterpea (1.895 m) - Gorgas Galantes - Camping Aneto.
 
Ibilbide erreza, lau xamarra, 8 ordukoa. 
 
Guk 10 ordu eman genuen mendian, otorduak eta atsedenaldiak barne, 21 kilometro egiteko. 
Lehenengo eguna izateko, ibilaldirik egokiena.

2.) Larunbata: Plan de la Senarta (1.365 m) - Puente de Cregüeña (1.470 m) - Pleta de Cregüeña (2.000 m) - Ibonet (2.460 m) - Ibón de Cregüeña (2.632 m) - Itzuli bide beretik.
Ibilbide maldatsua, batik bat, zubitik Pletara eta azken kilometroa, ibonera iritsi baino lehen. 
 
Ibilbidea luzea eta ez-erosoa egiten da, ia atsedenik gabe, 9 km izan arren, ia 1.300 metroko desnibela baitauka. 
Uztailaren bukaeran Cregüeñako ibona erdi izozturik ikustea sekulako ezustea izan zen. Ikusgarria.
Guri, joan eta etorri, atsedenak barne, 8 ordu kostatu zitzaigun.

3.) Igandea: Benasque haranaren errepidearen bukaera (1.750 m) - Torrente de Gorgutes - Ibón de Gorgotes - Puerto de la Glera - Collado del monte Sacroux (2.467 m) - Itzuli toki beretik.

 
Ibilaldi lasaia, haurrekin egiteko modukoa. 
Ibilbide honetan, besteetan ez bezala, mendizale batzuekin batera egin genuen txangoa. 
Portutik, mugaz beste aldera, Luchon herri frantziarra ikusi genuen.
Arratsaldez Benasque herriaren barna ibili eta bertan afaldu genuen.

4.) Astelehena: Plan de la Besurta (1.895 m) - La Renclusa Aterpea (2.140 m) - Ibón de Paderna (2.267 m) - Pico o Tuca de Paderna (2.621 m) - Itzuli bide beretik.
 
Aterpetik Tuca de Padernaraino ez genuen inorekin topo egin, marmota batekin izan ezik. 
Aurreko hilabetean Benasque haranean izandako uholdeek hainbat egitura, errepideak, palankak (zubitxoak)... izorratu zituzten. Errekatxoak gurutzatzea batzuetan abentura txikiak izaten ziren. 
 

Bukaera izan ezik, ibilbide erreza izan zen. 

 
Paderna mendiko kaskotik ikusmira polita, atzean Maladetak eta aurrean, eskuinean, Perdigero mendia eta, ezkerrean, Posets mendia. 
Guk 6 ordu eman genituen Padernara joateko, Besurtara itzultzeko eta atsedenaldiak nahiz otorduak egiteko.

Arratsaldean Cerler herria bisitatu genuen.
 

5.) AstearteaPlan de la Senarta (1.367 m) - Les Riberetes Aterpea edo Puen de Corones (autobusez, 1.995 m) - Pleta de Llosas (2.200 m) - Ibón Baixo eta ibón Alto de Ballibierna (2.475 m) - Collado de los Sarrios (2.663 m) - Ibonet de Llosas - Itzuli bide beretik.

Hasieran eguraldi beroa izan genuen.
Ibilbidea GR-11 izenekoa denez, txango erreza eta nahiko laua izan zen.

Ballibiernako ibonetatik aurrera, eguraldia 20 minutuetan edo, kaskartu zitzaigun. Gero Tempestades izeneko menditik zetozen Alberto eta Santiagoren laguntzarekin, berehala itzuli ginen Coronaseko zubiraino.

Arratsaldez Anciles herritik oinez ibili ginen.


6.) Asteazkena: Errepidea (1.620 m) - Valle de Lliterola - Cabaña de Forcallo (2.200 m) - Ibonet de Perdiguero o Lliterola (2.390 m) - Itzuli bide beretik.


 Azken egunean ibilbidea erreza egitea aukeratu genuen.

 
Desnibela poliki-poliki gainditzen den horietarikoa.  
Eta sariak bukaeran: Ibonet de Lliterola eta
Perdigero mendia (3,219 m) atzean. 
 Laster arte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario